Bihar eta etzi aldaketak egongo dira une jakinetan zirkulazioan, Itzulia 2021 dela eta

Itzuliaren 4. eta 5. etapak igaroko direla eta, Udaltzaingoak trafikoari buruzko zenbait neurri ezarri ditu apirilaren 8an eta 9an.

Zirkulazioaren gaineko neurriak

Lartzabaleko biribilgunearen eta Galiziako biribilgunearen (Niessen) arteko Nafarroa hiribideko zatia eta azken biribilgune horren eta Lezoko biribilgunearen arteko zatia itxita egongo dira ibilgailuen zirkulaziorako apirilaren 8ko 15:20tik 16:30era eta apirilaren 9ko 13:00etatik 13:55era, gutxi gorabehera.

Beharrezkoak ez diren itxaronaldiak saihesteko, gidariei eskatzen zaie ordutegi horiek kontuan har ditzatela eta ordezko bideak erabil ditzatela Nafarroako hiribidera joateko, eta N-1 errepidea (saihesbidea) eta erdialdeko kaleak erabiltzea gomendatzen zaie auzoetara sartzeko.

Halaber, erdigunetik oinez joateko asmoa duten herritar guztiei eskatzen zaie kontuan har ditzatela ordutegi horiek eta arreta handiz ibil daitezela ibilbideak eragindako oinezkoentzako pasabideak zeharkatzean.

Nafarroako etorbidean kaltetutako eremuan dauden garajeetan aparkatzen dutenek kasu horietan erabili ohi diren sarbideak erabili beharko dituzte.

Garraio publikoa

Lurraldebuseko E01, E02, E03, E04, E05, E07, E06, E08, E09, e, 20, E21, E22, E25, E26 eta E28 lineetan aldaketak egon daitezke trafikoa eteteko aurreikusitako ordutegietan.