Udalak eskertu egin du herritarren parte-hartze handia baheketan, eta Osakidetzari eskatu dio egiteko honetarako baliabide gehiago bideratzea, kaltetutako herritarren neurrira egokitzeko

Atzo hasi zen baheketa martxoaren 14tik apirilaren 5era bitartean Zumardiko, Diputazio Plazako eta inguruko tabernetara joan ziren pertsonen artean. Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei erantzun eredugarriarengatik; izan ere, bi egunetan 6.000 hitzordu baino gehiago eman dira.

Hala ere, Udalak baliabide material eta giza-baliabide gehiago jartzeko eskatu dio Osakidetzari, baita planteamendu handiagoa egiteko ere; izan ere, egungo dispositiboa ez da udalerriaren dimentsiora (40.000 biztanle ditu) eta kaltetutako biztanleriaren tamainara egokitzen. Zentzu horretan, ilara luzeak sortzen ari dira, eta Udalak, erantzukidetasunaren aldetik, dispositiboa handitzeko eskatu du, pilaketa horiek saihestu edo murriztu ahal izateko.

Udalak badaki telefonoz hitzordua eskatzeko zailtasunak daudela, baina saiatzen jarraitzeko eskatu die herritarrei, garrantzitsua baita. Gainera, hitzordua eskatzeko euskarazko zirkuitua arazo batzuk ematen ari da, eta bide hori erabiltzen dutenek hitzorduarekin SMSa jasotzen dutela ziurtatu behar dute.

Era berean, Udaleko arduradunek lasaitasuna eskatu diete herritarrei, Osakidetzak baheketarekin jarraitzeko konpromisoa hartu baitu PCR proba guztiak egin arte.

Orain arteko datuei dagokienez, atzo 1100 proba diagnostiko egin ziren eta 9 positibo egon dira, % 0,8

Datu hori ona izan arren eta herritarren erantzuna oso ona izaten ari den arren, Udalak hitzordua eskatzeko eta PCR proba egiteko deia egin die martxoaren 14tik apirilaren 5era Zumardiko, Diputazio Plazako eta inguruko tabernetan egon ziren pertsonei.