Baheketak aurrera jarraitzen du, dagoeneko ia ilararik gabe, eta Udalak bertan parte hartzen jarraitzeko eskatu die herritarrei

COVID 2021-04-08 | 0

Udalerrian egiten ari den baheketak aurrera jarraitzen du, eta Udalak, herritarrak erakusten ari diren konpromisoagatik berriro eskerrak emateaz gain, dispositiboan oraindik parte hartu ez duten pertsonei eskatu die PCR proba egiteko hitzordua eskatzeko.

Jasotako deien kopuru handia dela eta, larunbaterako hitzorduak ematen ari dira jada, eta dispositiboa behar adina denbora luzatzeko konpromisoak jarraitzen du.

Era berean, Udalak egiaztatu du gaur ez dela apenas ilararik edo itxaronaldi luzerik sortu. Hitzordua eskatzea ere errazagoa izaten ari da.

No comments yet.

Utzi erantzuna