Bihar bukatuko da baheketa

Osakidetzak jakinarazi dio Udalari bihar bukatuko dela udalerrian asteartetik egiten ari diren baheketa.

Eragindako pertsonaren batek oraindik ez badu eskatu PCRa egiteko hitzordua, gaur, ostirala, eska dezake.

Udalak herritarren jarrera eskertu du beste behin ere, osasun agintariek egindako deialdiari modu eredugarrian erantzun diotelako.