Artifishal eta Dehesa filmak ikusgai izango dira Niessen Kulturgunean GNAT Zinema erakustaldiaren baitan

Gipuzkoako Natura eta Ingurumen Zinemaren I. Erakustaldiaren baitan, Errenteriako Niessen Kultura-gunean, GNAT Zinema ekimeneko bi film proiektatuko dira:

  • ARTIFISHAL (apirilak 14): Pertsonei, ibaiei eta arrain basatien etorkizunaren eta haien euskarri den ingurumenaren aldeko borrokari buruzko filma da Artifishal. Basa izokinak desagertzeko zorian egotea, arrain hazkuntzak eragindako mehatxuak eta gizakiok naturan etengabe federik ez izatea aztertzen ditu.
  • DEHESA (apirilak 20): munduan parekorik ez duen basoa da dehesa. Arteek, artelatzek eta erkametzek gudu zelai bat eratzen dute, eta, bertan, belarjale handiek erronka jotzen diote elkarri; katamotz iberiar dotore eta isilak zein arrano ikaragarriak ehizan aritzen dira; eta loreak kamuflaje harrigarriekin jantzitako harraparien ezkutaleku bihurtzen dira. Horrez gain, urtero, eguraldi epelagoen bila, urrutitik etorritako milaka bidaiari hartzen dituen leku ere bada, paraje horietan izaten baitute neguko bizilekua. Bertan topatzen dute, animaliek, dehesako jakirik preziatuena: ezkurrak

Bi filmak 19:00etan proiektatuko dira. Sarrera doako da, baina aldez aurretik eskuratu behar da ondorengo webgunean: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ingurumena/gnaturaldia/zinema/sarrerak

Udalak gogorarazten du COVID-19aren izurritearen eraginez musukoa erabiltzea derrigorrezkoa dela.

GNAT Zinema

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen-sailak sustatutako Gipuzkoako Naturaldia ekimenaren parte da GNAT Zinema. Apirilaren 13tik 23ra, Gipuzkoako zortzi udalerrietan, 10 filma ikusteko aukera izango da: Dehesa, Mountain, Artifishal, The Wild Thing, Los Plástico, Out Of Plastic, Natura Bizia, The Sacred Place Were Life Begins, Burbunak eta Etsayak y David Attenborough: Una Vida en Nuestro Planeta.

Zinema Erakusketa honen helburua gertuen dagoen naturaren kalitatearen dibulgazioa da, pertsonen eta naturaren arteko harremanetan sakonduz eta gizartea naturarekin erlazionatzeko dituen formak ezagutuz: naturaren kultura gizartean, gizakiak naturan duen aztarna, pertsonen eta animalien arteko lotura, haurrak eta natura.

Ondorengo webgunean egitarau osoa eta informazio gehiago eskuratu daiteke: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ingurumena/gnaturaldia/zinema