Bidez Bide Elkarteak informazioa eta aholkularitza emango die zaintzaile gisa lan egiten duten pertsonei ‘Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan Gizarte eta Osasun-arreta emateko Profesionaltasun- Ziurtagiria’ren inguruan

Bidez Bide Elkartea Ikasi zaintzeko kanpaina antolatzen ari da Gipuzkoan, BEHIN-BEHINEKO GAIKUNTZA duten eta probintzian mendekotasuna duten adinekoen zaintzaile gisa lan egiten duten pertsonei informazioa, orientazioa eta aholkularitza doan emateko, haien familiek Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoa (LPPE) jasotzen dutenean.

Zaintzaileek, lan hauek egiteko, Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan Gizarte eta Osasun-arreta emateko Profesionaltasun- Ziurtagiria ikasi behar dute. Gainera, 2022ko abenduaren 31ra arteko epea dute ikasteko.

Beraz, behin-behineko gaikuntza duten eta Oarsoaldeko herrietan lan egiten duten zaintzaile guztiei, ziurtagiri hau ikasteko behar diren eduki eta baldintzen berri emango diete, baita Gipuzkoako prestakuntza-zentroen berri ere.

Errenteriako Emakumeen Etxean aholkularitza ematen izango dira apirilaren 23an (ostirala) eta 24an (larunbata), 16:00etatik 20:00etara; apirilaren 25ean (igandea), 10:00etatik 14:00etara, eta apirilaren 30ean (ostirala), 16:00etatik 20:00etara. Hitzordua hartzea ez da beharrezkoa izango.

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi helbide honetara:
formacionbidezbide@gmail.com.