2021eko aurrekontu onarpenerako orain arte egindako bidearen balorazioa egin du Udal Gobernu Taldeak

  • Udal Gobernu Taldea prest dago oposizioaren proposamen eta begiradak aurrekontu proiektuan txertatzeko

Udal Gobernu Taldeak 2021eko aurrekontuak onartzeko orain arte egindako bidearen balorazioa egin du eta honako hau adierazi du:

1.- 2021eko aurrekontuaren onarpen prozesua, informazioa landu, jaso eta aportazioak egitekoa, inoiz baina egokiagoa izan da.

– Martxoaren 12an jaso zuen oposizioak aurrekontu proiektua.

– Martxoaren 26an, goiz osoko saio baten bitartez, zinegotzi bakoitzak bere arloetako aurrekontuen azalpena eskaini zien zinegotzi guztiei.- Apirilaren 16an expediente guztia bidali zen.

– Apirilaren 21ean aurrekontu proposamena diktaminatu zen Antolaketa Batzordean.

– Apirilaren 27an iritsiko da proposamena Udalbatzara.

Hilabete t´erdi luze aurrekontuen debate eta negoziazioa abordatzeko.

2.- Berriro ere gogorarazi nahi genituzke Udal Gobernu Taldeak aurkeztutako aurrekontuaren ezaugarri nagusiak:

– 55,2 miloi euroko aurrekontu proiektu bat.

– Zorpetzearen aldeko apustua egiten da Foru Funtsaren galerari aurre egiteko eta, ondorioz, kopuru osoa 2020aren parekoa da.

– Pandemiaren beharrei eta agintaldi planeko ekintzei (50etik gora) aurre egiteko baliatuko da aurrekontua.

– Agintaldi planeko ardatz nagusiei, hau da, gizarte babesa, kultura eta ingurumena, 2021ean garapen ekonomikoa gehitu zaie.

3.- Lehen aipatu dugun bezala, inoiz baina denbora gehiago eskaini diogu aurtengoan aurrekontuak osatzeko prozesuari, tartean, oposizioko taldeekin lanketa eta akordioak bilatzeko abaguneari. Aurtengorako bi proposamen jaso ditugu, alderdi bakoitzetik bana:

– EAJk aportazio gisa aurkeztu ditu bere proposamenak, ez enmendakin partzial gisa. Bertan, 1.900.000 euro bitarteko proposamen zehatzak egin ditu.

– PSE-EE taldeak 4 enmendakin partzial aurkeztu ditu. 880.000 euro bitarteko proposamen zehatzak egin dituzte. Udal Gobernu taldearentzat onargarriak ez diren murrizketa batzuk planteatzen dituzte, tartean legez onartu ezin daitezkeenak egonik.

Gure ustez, merezi du xeheago murrizketak non planteatu dituzten adieraztea:

– Kultura departamentuko hainbat partida murriztea proposatzen dute, bereziki Lekuonan garatuko den proiektu kulturalarekin lotutako partidetan %30eko jaitsiera planteatu dute, proiektua bera ezbaian jartzeko moduko jaitsiera.

– Udal hizkuntza politikan planteatu dituzten murrizketek bertso eskolari, hizkuntzen plan estrategikoari, hizkuntzen topaguneari eta kale neurketari eragiten diete. (%14,5eko murrizketa)

-Azkenik aurrekontu proiektutik inbertsio estrategikoak desagertarazten dira. Hain zuzen ere, Iztieta, Alde Zaharra, Kaputxinoak eta Fanderia auzoetan egin nahi diren inbertsioak desagertarazi edo gerakinera eramatea proposatzen dute.

4.- Beti aipatzen dugun moduan, akordioak erdiesteko momentua dela uste dugu.

Udal Gobernu taldearentzat garrantzitsua da aurrekontuetan gure herriko sentsibilitate politiko guztien aportazioek tokia izatea. Horregatik, gure aurrekontu proiektua aberastuko duten proposamenak txertatzeko prestutasuna adierazi diegu. Horretarako, zorpetzea handitu eta gerakinaren parte bat beraien proiektuak gauzatzeko baliatzea proposatu diegu.

Gogora ekarri nahi dugu, iaz PSE-EE-rekin erdietsi genuen akordioren kuantifikazio ekonomikoa 400.000 eurokoa dela eta hain zuzen ere kopuru horien bueltakoa dela aurtengorako planteatu duguna.

Balizko akordio hauek erdiesteko zorpetzea eta gerakina baliatzea planteatu dugu beraz, egoerak hori eskatzen duelako, eta aurten egin den aurrekontua oso oso landua dagoen heinean, hau aberastea delako hobesten dugun planteamendua.

Akordioak erdiesteko dagoeneko bilerak izan ditugu oposizioko bi talde politikoekin eta akordioak iritsi daitezkeela uste dugu. Momentuz aukerak ikusten ditugu EAJrekin akordioa lortzeko eta PSE-EE-rekin oraindik lanketa gehiago beharko dugula uste dugu.