Oraindik ere zabalik da Udako Oporrak programara izena emateko epea

Apirilaren 26tik 30era bitartean, izen-emateak telematikoki egingo dira.

Errenteriako Udalak eskerrak eman nahi dizkie gaur egun udan aisialdi hezitzaile batean eskaintzan konfiantza jarri eta Udako Oporrak osatzen dituzten programetan haurrak inskribatu dituzten 513 familiei.

Bestalde, eta eskainitako plazak 720 direla kontuan hartuta, Errenterian erroldatuta dauden eta oraindik izena eman ez duten haur guztiak animatu nahi ditu apirilaren 26tik 30era bitartean eta plazak agortu arte txanda eta tokiren batean telematikoki izena ematera:

“Txikiak”-en (2015 eta 2017 artean jaiotako haurrentzat)

– Beraungo Gaztelekua. Ekainaren 24tik uztailaren 21era bitartean eskainiko diren lau txandetan.

– Bizarain ikastetxea. Ekainaren 24tik uztailaren 21era bitartean eskainiko diren lau txandetan.

– Agustinetako ludotekan. Lehenengo txandan (ekainaren 26tik 30era) eta hirugarrenean (uztailaren 8tik 14ra).

– Markolako ludotekan. Lehenengo txandan izan ezik (ekainaren 24tik 30era), gainerako txandetan.

– Niessengo erabilera anitzeko gelan. Ekainaren 24tik uztailaren 21era bitartean eskainiko diren lau txandetan.

“Udalekuak” en (2011 eta 2014 artean jaiotako haurrentzat)

– Merkatuzarren. Laugarren txandan, uztailaren 15etik 21era.

– Beraungo ludotekan. Laugarren txandan, uztailaren 15etik 21era.

– Ludoteka berrian, Markola ikastetxean. Bigarren txandan izan ezik (uztailaren 1etik 7ra), gainerako txandetan.- Markola ikastetxean. Lehenengo bi txandetan, ekainaren 24tik 30era eta uztailaren 1etik 7ra.

– Errenteria musikalean. Bigarren txandan izan ezik (uztailaren 1etik 7ra), gainerako txandetan.

Errenteabentura programan (2008 eta 2010 urteen artean jaiotakoentzat) eta Beireko kanpalekuan (2005 eta 2007 urteen artean jaiotakoentzat) izena emateko aukera dago oraindik, parte-hartzaileen zerrenda zozketa bidez osatuko baita.

Amaitzeko, Udalak herritarrak udalerriko haur eta gazteekin duen konpromisoaren berri eman nahi die. Martxoaren 6ko 13/2021 Dekretuan nahitaez aplikatu beharreko mugak dauden arren, lan handia egiten ari da ahalik eta haur gehienek egun batzuk eman ditzaten profesional-talde handi batek dinamizatutako hezkuntza-jarduerak egiten.

Ekaintza honi buruzko informazio guztia eta parte hartzeko irizpideak gazteria.errenteria.eus webgunean ikus daitezke.

Nahi izanez gero, gazteria@errenteria.eus helbidera idatzi edo 943 449 606 telefonora deitu daiteke.