Errenteriako Ingurumeneko Aholku-kontseilua asteazken honetan elkartuko da

IAKren urteko lehen bilera izango da apirilaren 28koa eta, besteak beste, Ingurumen-saileko 2020ko memoria aurkeztuko du Udalak. Saioa 18:00etan hasiko da eta, COVID19 izurritea dela eta, modu telematikoan antolatu da.

Errenteriako IAK ingurumenaren babesa helburu duen herriko elkarte eta eragilez osatutako partaidetza-organoa da.

Ingurumeneko Aholku-kontseiluak oinarrizko helburutzat du Errenteriako garapen orekatua eta iraunkorra sustatzea, udalaren kudeaketan ingurumena babesteko eta bai iraunkortasuneko irizpideak bai herritarren proposamenak txertatuz, udal-eskumenetan hiritarren proposamenak gauzatu, bete eta hobetzeko, Errenteriako herriko natura- eta hiri-inguruneei dagokienean. Era berean, udalaz gaindiko ingurumen-plan eta -jarduerak ikertzeko ardura du.

Ikusi deialdia.