Hiri mantenuaren azken lanak

Hona hemen hiri mantenu sailak egin dituen azken lanak. Batzuk hiri-altzariak mantentzeko planaren baitan egin dituzte, eta beste zenbait herritarren eskaerei erantzuteko.

Galtzaraborda eta Beraun auzoetan barandak margotu dituzte

 

Kirol instalakuntzetan margoketa lanak burutu dituzte (Fanderiako frontoia, Beraungo estadioa, Beraungo pista balioanitza…)

 

Mandoegi kaleko bankuak margotu dituzte

 

Juan de Olazabal kalean beheratzea bat egin dute

 

Saneamendu sarearen konponketa burutu dute Gaztaino auzoko B aldapan

 

Saneamendu sarearen ikuskapenak burutu dituzte hainbat puntutan

 

Alabergako kanastak berritu dituzte

 

Kaputxinoak auzoko beheko aldean LED argiteria jarri dute

 

Fanderiako komun publikoak berriro ireki dituzte. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 21:00etara