Udaleko Ingurumen-sailak gogorarazi du oraindik ere eska daitezkeela energia berriztagarriei lotutako proiektuetarako dirulaguntzak

Urtarrilaren 5ean argitaratu zen Errenteriako Udaleko Ingurumen arloko energia berriztagarriei zuzenduriko diru-laguntza lerroa. Honen bitartez % 20ra arteko laguntza lortzeko aukera dago. Eskaerak egiteko epea abuztuaren 31ra arte edo laguntza partida agortu artekoa da, eta Sailetik jakinarazi dute oraindik aukera badagoela proiektuak aurkezteko.

Udalaren dirulaguntza-lerroaz gain, proiektua eguzki plakei lotutakoa balitz, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) %25eko laguntza ere lortzeko aukera legoke. Azken honetarako eskaerak aurkezteko epea ekainaren 30ean amaituko da.

Entitate onuradunak eta onartutako proiektuak

Diru-laguntza eskatzeko aukera izango dute Errenteriako udalerriko jabekide-erkidegoek eta eraikinen jabeek (pertsona fisiko edo juridikoak): bizitegi erabilera duten eraikinen titularrek, bai bizitegi hiri lurrean eta lurzoru ez urbanizagarrian, eta hirugarren sektoreko eraikinen titularrek bizitegi hiri lurrean.

Diruz lagunduko diren proiektuak honakoak dira: eguzki plaka fotovoltaikoak edo/eta eguzki plaka termikoak ezartzea, eta biomasa galdarak instalatzea.

Diru-laguntza hauen bitartez, ingurumen hobekuntza lortzeaz gain, herriko eragileek Errenteriako iraunkortasunean parte-hartzea aktiboa izatea bilatzen du Udalak.

Informazio osagarria eskuratzeko sartu Udalaren webgunean.