Fanderiako Errotaren Ibaiaren Interpretazioko Zentrora hurbiltzeko jarduera-egitarau berezia antolatu du Udalak bi jai egunetako asteburu honetarako: errota martxan jarri eta irina nola lortzen den ikusteaz gain, errotari buruzko sekretuak ezagutzeko aukera egongo da, herrian bertan, urrutira joan gabe. Jarduerak 11:00etan hasi eta 13:00etan amaituko dira. Jarduera guztiak doakoak izango dira eta aldez aurretik izena eman beharko da (690 720 264).
Maiatzaren 22an, berriz, Biodibertsitatearen Nazioarteko Egunean herriko parkeetako hegaztien aniztasuna ezagutu eta behatzen ikasteko saioa izango da.
Horretaz gain, Fanderiako Errota zabalik dago larunbat, igande eta jai egunetan 10:30-14:00 ordutegian. Bisita gidatuak eskaintzeaz gain, bi erakusketa iraunkor ditu ikusgai: lehena, errotan, ibaiak eta izokinari buruzkoa; eta bigarrena, jatetxean, Txingudiko KBE eta HBBEren hegazti migratzaileei buruzkoa.
Udalak gogorarazten du COVID-19aren izurritearen eraginez maskara erabiltzea derrigorrezkoa dela.