Luis Otaño txirrindulari errenteriarra omentzeko irudi bat jarri dute Galtzarabordako Kiroldegian

Gaur goizean ekitaldia egon Luis Otaño txirrindulari errenteriarrari omenaldia egiteko. Bertan aurkeztu dute bere ibilbidea aintzatesteko, Errenteriako Udaleko Kirol Azpisailaren, Laguntasuna Txirrindularitza Elkartearen eta Kromosoma Artisau Tailerraren ekimenez Galtzarabordako Kiroldegian jarri duten irudia. Erakunde horiek iaz egin nahi zuten omenaldia, Itzuliarekin batera, baina ezin izan zen hala egin pandemiaren eraginez.

Otaño (1934, Erreka baserria) Errenteriako gizonezko txirrindularien artean palmares profesional zabalena duen txirrindularia da. Irabazitakoen artean, Tourraren etapa bat eta Itzuliaren hiru etapa.

Gaurkoa ekitaldi xumea izan da, eta Luis Otaño beraz gain, Laguntasuna Elkarteko Niko Santesteban, Kromosoma Artisau Tailerreko Alberto Monroy, Kiroletako zinegotzi Maite Gartzia eta Kiroletako azpisaileko dinamizatzaile Jexux Mari Ertibengoa izan dira bertan.

Instalazioan, txirrindulariaren argazki bat ez ezik, bere palmares xehatu guztia eta Frantziako Tourrean lortutako garaipenaren bideo bat ikus daitekeen bi QR kode ere sartu dira.