Orereta Ikastola Kooperatiba Elkarteko urteko Ohiko Batzar Nagusia egin da

Orereta Ikastola Kooperatiba Elkarteko urteko Ohiko Batzar Nagusia pasa den hilabetean egin zen, ohi baino beranduago eta ezohiko lekuan (Merkatuzarren) COVID-19aren eraginez.

Kooperatiba-izaera da Ikastolen bereizgarrietako bat eta Batzar Nagusia haren erabaki-organo gorena, bazkideen urteko hitzordu nagusia. 140 bazkide izan ziren aurtengo bilkuran.

Proiektu pedagogikoa, kontu eta egoera ekonomikoak, egungo aurrerapauso zein etorkizuneko erronkak, eta Ikastolako eguneroko funtzionamendua izan ziren hizpide Batzarrean. Bidea eta Ikastola bera egiten jarraitzeko hainbat erabaki ere hartu ziren, bozketaz.

2020an plan estrategikoa berritzea tokatzen bazen ere, pandemiagatik egin ez denez, 2021-22 ikasturtean egingo dela jakinarazi zen. Bide horretan, besteak beste, Ikastola denona eta denontzako izateko bidea sendotzean azpimarra jarriko dela aipatu zen.