Koldo Mitxelena ikastetxeko ikasleek ‘Koadro bat testu anitz’ ekimenaren baitan sortutako lanak Merkatuzarren egongo dira ikusgai

2005 urtean ‘Koadro bat testu anitz’ ekimena jarri zuten abian Koldo Mitxelena ikastetxean honako helburu honekin: ikastetxeko aniztasunari zein gaitasun desberdiei erantzutea ekintza bateratu baten bidez. Gainera, ikastetxean tradizioz arte hezkuntzari garrantzia berezia eman zaio.

Urtero koadro ezberdin bat aukeratzen dute eta horren inguruan ikasleek sortutako lanak ikastetxeko jaialdian erakusten dituzte.

Aurten Dima Dimitriev-en ‘Fisher boys’ (Haur arrantzaleak) izan da aukeratutako koadroa. Pandemiak sortutako egoera dela eta, ikastetxearen jaialdian ordez, koadroan oinarritutako artelanak eta testuak Jose Luis Caso aretoan (Merkatuzar) ikusi ahal izango dira maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitartean ordutegi honetan:

• Maiatzak 28, ostiralean 17:00-19:00

• Maiatzak 29, larunbatean 11:00-13:00 eta 17:00-19:00

• Maiatzak 30, igandean 11:00-13:00

• Ekainak 1, astelehenean 17:00-19:00

Sarrera librea da, segurtasun neurriak mantenduta, bertaratu nahi duten guztientzako.