Gernika plazako haur jolasen gomaren aldaketa lanekin hasi dira

Gaur hasi dituzte Gernika plazako haur jolasen goma aldatzeko lanak.

Proiektua Garra enpresari esleitu zaio 24.393,60 euroan (BEZ barne) eta bi asteko exekuzio epea aurreikusten da, nahiz eta epe hori luza daitekeen eguraldi txarra egiten badu, lan batzuk ezin baitira eguraldi txarrarekin burutu.