Aldapeko Basque Latin Jazz taldeak kontzertua eskainiko du igandean

• Kontzertua EMKE – Errenteriako Musika Kultur Elkarteak antolatu du, ‘Gure bakarlariak’ ekimenaren baitan

• Bertaratzeko, ezinbestekoa da gonbidapena eskuratzea, dagoeneko eskuragarri Niessengo leihatilan

EMKE – Errenteriako Musika Kultur Elkarteak antolatuta, ‘Gure bakarlariak’ saioaren hirugarren atalak euskal erritmoen eta latin jazzaren fusio interesgarria eskainiko du, Imanol Iribarrenek zuzendutako Aldapeko Basque Latin Jazz taldearen eskutik.

Hitzordua maiatzaren 16an, igandean, izango da, 19:00etan, Niessenen.
Aldapeko Basque Latin Jazz Imanol Iribarrenen proiektu pertsonal gisa jaio da, non euskal musika tradizionalak erritmo latinoekin eta jazz armoniekin bat egiten duen. Ikus-entzuleak Euskal Herriko txoko desberdinetako ab gabe.utik bidaiatu ondoren izandako esti herrikoiak entzuteko aukera izango du, melodia ezagunenek munderaldaketaz gozatuz, haien esentzia galdu Azken finean, musika bidaia koloretsu eta erritmikoa, gure doinu ezagunenetako batzuk erritmo latinoekin eta jazz harmoniaz uztartuko dituena. Aldapeko Basque Latin Jazz taldeak bere lehen diskoa aurkeztuko du Errenteriara ekarri duen biran: ‘IRI Barrenetik’.

Niessen auditoriumeko agertokiak musika talde eklektikoa hartuko du: Imanol Iribarren (pianoa), Patricia Mancheño (baxu elektrikoa), Eva Catalá (congas), Manu Pinzón (bateria), Peio Irigoien (txistua, dultzaina, tronpeta), Iñigo Cuenca (tronpeta), Alvaro Jarauta eta Iñigo Corao (tronboia).