Udala Nafarroa Hiribideko zuhaitz txorkoak konpontzen ari da, Diputazio plazaren ingurukoak

Zuhaitzen sustraiek zoladurari eta euri urak jasotzen dituen sareari eragin dioten kaltearen ondorioz, ingurua moldatzeko beharra zegoen Nafarroa Hiribidean, Diputazio plazaren aldean. Helburuak dira, alde batetik, zuhaitzei arnasa hartzea erraztea eta, bestetik, espaloian oinezkoentzako dauden arriskuak kentzea.

Lanak bi fasetan antolatu ditu Udalak; batetik, jende eta komertzio gutxien zegoen aldeko lanak burutu dira, eta orain beste aldeko lanak hasi dira.

Lehenengo fasea:

Fase hau iada exekutatuta dago, eta bertan egin diren lanak hauek dira:

– Zuhaitz txorko guztiak zabaldu dira (5 guztira).

– Euri-urak jasotzeko sareta kendu da, urak kanalizatzeko hodia instalatu eta estolda-zulo berriak sortu dira.

– Zuhaitzen inguruan egoera txarrean zegoen zoladura konpondu dute eta sareta zegoen eremua zolatu dute.

Bigarren fasea:

Orain bigarren faseko lanak hasi dituzte, hau da, Diputazio plazatik begiratuta, eskubiko aldekoak, eta honako lan hauek egingo dituzte:

– Dauden zuhaitz-txorkoetatik hiru zabaldu egingo dira.

– Gaur egun dagoen euri-urak jasotzeko sareta kenduko da, urak kanalizatzeko hodia instalatu eta estolda-zulo berriak sortuko dira.

– Zuhaitzen inguruan egoera txarrean daugoen zoladura konponduko dute eta sareta zegoen eremua zolatuko dute.

– Egungo bankuak lekuz mugituko dira.