Udalak esleitu ditu Sarriegi plaza berrurbanizatzeko lanak, 363.744,94 euroko kostuarekin

Obra hauek burututa espazio hau berroneratuko da, eta ahalbidetuko da azpiko garaje-eraikina konpontzea.

Isidro Ansorena garajeetako erabiltzaileen erkidegoarekin adostutako lan-egutegiaren arabera, obren lizitazioan zehar Udalak hainbat hiri-altzari kendu ditu.

Udalak obra-lizentzia eman dio garajeetako erabiltzaile-erkidegoari hiru hilabetean burutu ditzaten fase hau amaitutakoan Sarriegi plaza berria hartuko duen estalkia iragazgaizteko lanak.

Kontratazio-prozesuan zazpi enpresak aurkeztu dituzte plaza berrurbanizatzeko proposamenak, eta Lacunza Hermanos, S.L. izan da esleipenduna, lanak 363.744,94 eurotan burutuko dituelarik.

Espazio hau berroneratuko duen proiektuak biltzen ditu irisgarritasuna hobetzea, eremu berdeak handitzea, puntu ilunak desagerraraztea eta hiri-altzariak modernizatzea eta berriak jartzea, baita jolaserako elementuak ere.

Plaza berrurbanizatzeko lanak hasiko dira estalkiaren iragazgaiztea amaitutakoan, eta horretarako ezinbestekoa da bi jarduketak teknikoki koordinatzea.