100 urte bete ditu Bonifacia Vaquerizok

100 urte bete ditu gaur Bonifacia Vaquerizok.

Bonifacia Dehesa de Cuellarren (Segovia) jaio zen 1921eko maiatzaren 14ean.
1942 urtean Laureano Gozalo Muñozekin ezkondu zen eta ondoren 4 seme-alaba izan zituzten: Isabel, Dioni, Jesus eta Tere. Gainera, bost biloba eta birbiloba dituzte.

Duela 46 urte etorri ziren Bonifacia eta Laureano Errenteriara, haien seme-alaba zaharrenengandik gertu egoteko.

Ahaideek nabarmendu dute Bonifacia bere familiari eskainitako emakumea izan dela, oso langilea, erlijiosoa eta beti behar zuenari laguntzeko prest.