Errenteria, Herriarteko finaletik pauso batera

  • Larunbat honetan Errenterian jokatuko dira itzulerako partidak eta bertan garaipena lortuz gero, Errenteriak txapelketa ospetsu honetako final handirako txartela lortuko du.

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako Pala modalitateko finalerdietako joaneko partidetan, Errenteriak 0-2 irabazi zuen iragan larunbatean Olaberrian.

Larruzko paletako partidan, Eskisabelek eta Abelek 34-35 irabazi zuten Arrieta eta Garrido Olaberriaren aurka. Partida ona izan zen, luzea eta oso piloteatua. Eskisabelek eta Abelek eusten jakin zuten, 34-31 galdutzen joan arren, eta 0-4ko azken partzial horrek garaipena eman zien.

Pala motzeko partidan, Yorelek eta Rubenek 33-40 irabazi zuten Berasategi eta Olaberriko Olaranen aurka. Errenteriarrak, urduri, 16-10 galtzen hasi ziren; hala ere, Yorelek eta Rubenek Olaberriakoen eusten jakin zuten, eta ohiko mailan jokatuta, garaipena lortu zuten (33-40).

Beraz, datorren larunbatean, hilak 22, Errenterian jokatuko diren itzulerako partidetan garaipena lortuz gero, Errenteriak txapelketa ospetsu honetako final handirako txartela lortuko du.

Bi partida hauek Oiangu PEren Facebook orrian eta Eple Errenteriaren sare sozialetan ikusteko moduan daude.

Bestalde, joan den larunbatean Fanderian jokatu ziren Herriarteko Txapelketako final-zortzirenetako “Errenteria – Azkoitia” gomazko paletan Errenteriak 0-3 galdu zuen.

Errenteriatik Bengoetxea eta Arregi aritu ziren banakako neurketetan eta Izkierdo eta Aizkorreta binakako partidan.