Beraungo Bizarain ikastolak autokontsumo kolektiboko instalazio fotovoltaikoa izango du

Errenteriako Udalak berriki esleitu du Beraungo Bizarain Ikastolan plaka fotovoltaikoak jartzeko proiektua. Autokontsumorako instalazioa eraikinaren estalkian kokatuko da eta 87,2 KWp-eko potentzia instalatua izango du. Modu honetan, urtean 90.671 kWh ekoiztuko dituela eta Udalaren faktura elektrikoetan 8.918 € aurreztuko direla kalkulatzen du Udalak, orotara, instalazioak izan dezaken 30 urteko bizitza erabilgarrian, 295.159 €ko aurrezpena suposatuz. Energia aurrezteaz gain, instalazioak ingurumenari eta klima-aldaketaren kontrako borrokari lagunduko dio, atmosferara CO2 gutxiago isurtzea ekarriko baitu.

73.858,4 euroko kostua duen proiektu honen bereizgarritasunik handiena da autokontsumo kolektiboko instalazio bat izango dela. Hau da, eraikin honetan sortzen den energia Beraungo Bizarain eraikinetik 500 metroko erradioan dauden beste ekipamendu eta udal eraikin batzuetan erabili ahal izango da (Mikel Odriozola estadioa, Pio Baroja eraikina, Gamon Txiki, El Parqueko Jubilatuak, Beraungo jubilatuak, Pablo Sorozabal Garajeak, Beraungo frontoia, Bizarain Langaitz ikastola, etab.). Autokontsumo partekatuek instalazio fotovoltaikoen bideragarritasuna hobetzen dute, izan ere ekoiztutako energia bertan autokontsumituko delako.

Bestalde, eraikin babestuak, teilatu txikiak dituztenak edo eguzki-erradiaziorik ez dutenak inguruko instalazioetatik energia fotovoltaikoz hornitzeko aukera ematen du (legeriaren aldaketak horretarako aukera ematen du). Instalazio hau, hortaz, beraz, horren beste adibide bat izango da. Gaur egun, Niessen eraikinak autokontsumo kolektiborako instalazio fotovoltaiko bat du eta, bertan, honako eraikin hauek parte hartzen dute: udaletxea, Galtzarabordako kiroldegia, Niessen eta Errenteria Musikal.

Proiektu berri honekin, Udalaren instalazio fotovoltaikoen potentzia instalatua 288 kWp-koa izatera igaro da. Aipatu behar da, 2018tik ezarritako azpiegitura fotovoltaikoei esker (Galtzaraborda Kiroldegian, Lekuona Kultura Zentroan, Niessen Eraikinean eta Beraungo Bizarain ikastolan), 226 kWp-an igo dela instalatutako potentzia.

Jarduera honen bidez, Errenteriako Udalak beste urrats garrantzitsu bat egin du EIEPa gauzatzeko eta konpromiso sendoa hartu ere, bai klima-aldaketaren aurkako borrokan bai ingurumenaren babesean ere.