Euskadiko Btt XCO Txapelketa Errenteriako Saria txirrindularitza proba izango da igandean

Igande honetan, maiatzaren 30ean, Euskadiko Btt XCO Txapelketa Errenteriako Saria txirrindularitza proba izango da San Markos gotorlekuaren inguruan, OTXE Oarsoaldeako Txirrindulari Elkarteak antolatuta.

Proba bi txandatan egingo da; 10:00etan emakume guztiek, Kadeteek eta Master 40k hartuko dute parte. 12:00etan, aldiz, Open (Elite-Sub23), Master 30 eta Junior kategoriek.

Aurten, osasun-neurriak direla eta, gotorlekuaren inguruetarako sarbidea txirrindularientzat eta taldeentzat mugatuta egongo da, eta ezingo da helmugara eta podiumera sartu.

San Markosera igotzeko zirkulazioa moztuta egongo da 10:00etatik aurrera, eta Zamalbiden aparkatzea da gomendioa.

Lasterketarako izen-emateak zabalik daude oraindik.

Udan, OTXE Bike Eskola

Bestalde, OTXEko arduradunek jakinarazi dutenez, aurten bigarrenez ari dira antolatzen ‘OTXE Bike Eskola’, txirrindularitza sustatzea eta teknika hobetzea helburu duen proiektua.

Campusa 11 eta 18 urte bitarteko gazteentzako da, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 12:30era. OTXE BIKE ESKOLA ekainan eta uztailan eskainiko da, eta norberak aukeratuko du zein astetan parte hartu. Campusa Oiartzunen egingo da eta 80 euroko prezioa izango du.

Informazio gehiago: info.otxe@gmail.com edo 675 00 81 04.