Eli Pagola eta Manex Pagolaren kontzertua egongo da “Francis”-en omenez ekainaren 5ean Niessen Kulturgunean

Errenteriako Udalak LGTBI+ Mahaiarekin elkarlanean Vicente Vadillo Santamaria “Francis”-en omenezko kontzertua antolatu du, haren hilketaren 42. urteurrenean. 1979ko ekainaren 10ean, Francis polizia batek tiroz hil zuen Errenteriako diskoteka batean, trabestia izateagatik. Bere omenez, ekainaren 5ean, 19:00etan, Niessen Kulturgunean. Eli Pagolak eta Manex Pagolak Kontzertu bat bertsotan kontzertuaren emanaldi berezia eskainiko dute.

Emanaldiak jarritako bertsoen balioa eta eragin-ahalmena zabaltzea d

u helburu eta doinuetara bestelako erritmo, instrumentu eta estiloak hurbiltzea.

Horretarako, melodiaren eta hitzen arteko oreka bilatzen da, musikaz lagunduriko bertsoak izan beharrean, musikaren eta bertsoen arteko elkarlana izan dadin. Ahotsak eta zenbait instrumentu zuzenean jotzen dira eta gainontzekoak, oinarri elektronikoarekin batera, aurrez grabatuta erreproduzitzen dira. Sorta bakoitzaren arabera hainbat musika-tresna jotzen dira zuzenean: baxua, biolina, alboka, güiroa…

Emanaldia doakoa izango da eta gonbidapenak beharko dira aforoa kontrolatu ahal izateko. Gonbidapenak Lekuona Fabrikako harrera bulegoan maiatzaren 28tik aurrera eskuratu ahalko dira, astelehenetik ostiralera, 10:00etik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; edo bibe.me webgunean.