Uztailean ijito musika, dantza, kantu eta kultura ikastaroa egongo da Herri Arte Eskolan

Camelamos Adiquerar Elkarteak, Herri Arte Eskolaren eta Errenteriako Udaleko Kultura Aniztasunaren Azpizailaren, Ijito Kulturaren Institutuaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, musika-ikastaro bat jarriko du abian uztailean. Ikastaro horren berezitasuna da irakasle ijitoak izatea, eskainiko diren instrumentu eta diziplinetan: kaxoi flamenkoa, pianoa, saxofoia, biolina, biolontxeloa, txirula, gitarra, dantza eta kantua.

Ikastaro honek hiru helburu ditu:

* Ikasle ijitoak animatzea Herri Arte Eskolara hurbiltzera, eta bertako baliabideak ezagutzera, ijitoen erreferente positiboen bidez.

* Errenteriako kultura ezberdinetako ikasleak animatzea ijitoen musika-kulturari buruz parte hartzera eta zerbait gehiago ezagutzera, hainbat estilotan, hala nola musika klasikoan.

* Musika-bizikidetzaren bidez motibatzea eta saio batzuetan izango den euskal musika eta dantza tradizionala, ezagutzea.

Ikastaroan zehar hiru hitzaldi emango dira, Herri Arte Eskolako ikasleei eta irakasleei zuzenduta. Hauek, Ijito Kulturako Institututik etorritako ijito kulturako adituek eskainiko dituzte, Niessen Kulturgunean.

Ikastaroa uztailaren 20an amaituko da, Musika Zentroko ikasle eta irakasleek egingo duten kontzertu ireki batekin, herritarrei zuzendurikoa. Bertan, modu praktikoan, partekatutako irakaskuntzak erakutsiko dira.

Ikastaroa uztailaren 1etik uztailaren 20ra izango da, ostegunetan, ostiraletan eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara. Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 7ra arte esteka honetan. Udal musika eskoletako ikasle eta irakasle guztiak parte hartzera animatu dituzte antolatzaileek, baita jakin-mina duten pertsona eta kultura guztiak ere, musika beste ikuspegi batetik ikusteko.