Ekainaren 10era arte, kirol-instalazioetako abonamendu orokor berriek ez dute sarrera-kuotarik ordaintzen

Datorren ekainaren 21ean, astelehena, udako beste denboraldi bat hasiko da Beraun eta Fanderiako udal-igerilekuetan, eta irailaren 12ra arte luzatuko da.
Herritarrak aktibatzeko asmoz, harpidetzak biltzeko kanpaina berri bat jarri dute martxan.

Horrela, ekainaren 10era arte “Abonu orokorreko” edozein modalitatetan alta ematen dutenek ez dute sarrera-matrikula ordainduko. Kanpaina honetan parte hartzen duten pertsonek lau hilabeterako konpromisoa hartuko dute. Ekaineko eta uztaileko kuotak alta ematen den unean ordainduko dira, eta abuztuko eta iraileko kuotak uztailean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Galtzarabordako Kiroldegiko harreran (943 449 691) eta Fanderiako Igerilekuaren harreran (943 344 423) eskura daiteke.