Udaltzaingoak mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen zirkulazioa kontrolatzeko kanpainarekin jarraituko du datorren astetik aurrera

Udaltzaingoak mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen zirkulazioa kontrolatzeko kanpainarekin jarraituko du, besteak beste, patinete elektrikoak.
Kanpainak bi fase izango ditu:

Ekainaren 7tik 13ra: Udaltzainek kontrolak egingo dituzte eta araudiaren informazioa emango dute.

Ekainaren 14tik 20ra: Udaltzainen kontrolak egingo dituzte eta lege-hausteak salatuko dituzte.

Horretarako ondorengo 1428/2003 ED (Zirkulazio-Araudi Orokorra) kontuan izan:

1.-Ezin dira telefono mugikorra edo entzungailuak erabili mugikortasun pertsonaleko ibilgailuan zirkulatzen den bitartean.

2.-Ezin da espaloietatik edo oinezkoentzako guneetatik zirkulatu. Oinezkoen guneetan baimendutako zamalan ordutegian bakarrik zirkulatu ahal izango da, gainerako ibilgailuetan bezala.

3.-Ibilgailu hauetan pertsona bakarra joan daiteke. Ez gehiago.

4.-Gauez, erreflektantea den jantzia eta argiteria eraman behar dute.

5.-Alkoholaren edo drogen eraginpean gidatzeak edo baimendutakoa baino alkohol-tasa handiagoarekin gidatzeak beste ibilgailu mota batzuen ondorio berberak izango ditu.

Ibilgailu horien gidarien erantzukizuna da arauak betetzea eta abiadura bidearen baldintzetara egokitzea, batez ere oinezkoekin partekatzen denean.