Larrialdi humanitariorako dirulaguntza eman dio Errenteriako Udalak Salvamento Marítimo Humanitario proiektuari

Errenteriako Udalak larrialdi humanitarioetarako bideratua duen dirulaguntzaren aurrekontutik 3.000€ eman dizkio Salvamento Marítimo Humanitariori. Kopuru horren helburua izango da itsasoratzeko behar dituzten materialez hornitzea. Hain juxtu, erregaia eta bestelako egiturazko beharrak izaten dituzte euren espedizioetan. Baina, bereziki, beharrezkoa den tripulazioaren soldatak ordainduko dira laguntza honi esker. Izan ere, itsasoratzeko giza baliabide hauek behar izaten dituzte: erreskate txalupako patroiak, marinel erresonadoreak, osasun arloko langileak, sukaldariak eta kazetariak.

Elkartea Mediterraneo itsasoan gertatzen ari den krisi humanitarioari erantzuna emateko sortu zen. Hain zuzen ere, milaka errefuxiatu eta migratzailek euren bizitzak arriskuan jartzen dituzte Europako kostara iristeko. Lesboseko (Grezia) kostetan milaka bizitza salbatu dituzte 2015 urteko abendutik.

Sorospen lanak uretan egiteaz gain, laguntza eskaintzen dute Lesbosen, errefuxiatu eta migratzaile gehien dituen uharteetako batean. Gainera, sentsibilizazio ekintzak egiten dituzte Gipuzkoako hainbat udalerritan, krisi honen inguruan jendearen kontzientzian eragiteko… Artatzen duten jendea gerra edo gatazka egoera bizi duten herrialdeetatik datoz, esaterako, Siria, Afganistan, Irak, Pakistan edo Iran.

Informazio gehiago: https://www.smh.eus/eu/nor-gara/