Neska Gazteen Txokoaren hirugarren tailerra ekainaren 26an izango da, Emakumeen Etxean

Ekainak 26an, 10:00etatik 14:00etara, Neska Gazteen Txokoaren hirugarren tailerra antolatu da Emakumeen Etxean, edertasun ereduen inguruan gogoetatzeko eta diskriminazio eta indarkeria moduei buruzko hausnarketa egiteko helburuarekin.

Zer da ederra izatea? Nolakoa da neska perfektua? Eta mutil perfektua? Zerk egiten gaitu erakargarri? Zein presio jasotzen ditugu edertasun ereduetan enkajatzeko? Nola sortzen dugu gure autoirudia? Eta autoestimua?

Emakumeen kontrako jazarpena modu askotan ematen da eta horietako bat komunikabideek inposatzen diguten gorputz perfektuaren ideia da. Edertasun ereduek emakumeok gure gorputzarekiko dugun jarrera baldintzatzen dute eta honek gainontzekoekin harremantzeko modua ere baldintzatuko du.

Hau izango da Lahia 3.0 elkarteak dinamizatuko duen tailerraren gai nagusia.

Tailerra euskaraz izango da eta 16 eta 25 urte bitarteko neskei zuzenduta dago.

Izena emateko 943-44-96-30 zenbakira deitu edo hurrengo helbide elektronikora idatz daiteke: emakumeenetxea@errenteria.eus

Gogorarazten dizuegu Emakumeen Etxeak ateak irekita dituela, astelehen eta ostiraletan, 9:00etatik 13:00etara, eta asteartetik ostegunera, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara, Txirrita Parkean, zk./g.