Ostiralean Haritzaren Itzalean taldearen kontzertua egongo da Niessen Kulturgunean

  • Kontzertura bertaratu ahal izateko gonbidapena beharrezkoa izango da. Bihartik aurrera eskuratu ahal izango da Lekuona Fabrikan

Jazza, Niessen Kulturgunera itzuliko da, Haritzaren Itzalean Aitor Zorzanoren Zortzikotea proiektuaren emanaldiarekin. EMKE – Errenteriako Musika Kultur Elkarteak antolatuta, “Gure bakarlariak” saioaren laugarren atalak jazzaren ikuspegi interesgarria eskainiko du, Aitor Zorzano errenteriarrak zuzendutako Haritzaren Itzalean taldearen eskutik. EMKE – Musika Kultura Elkartearen 2021eko denboraldia jazza eta musika fusioa ardatz dituzten proiektu berrietan murgiltzen ari da. Hurrengo hitzordua ekainaren 11n izango da, 19:00etan, Niessen auditorioan.

Haritzaren Itzalean Aitor Zorzano musikari errenteriarraren zuzendaritzapean sortu den proiektua da. Joan den otsailean Niessenen egon zen proiektuaren aurrerapena, eta honakoan, proiektuaz bere osotasunean gozatu ahal izango da; 8 musikari Niesseneko eszenatokian.

Aitor Zorzanorekin (Saxo Tenorra) batera, Julen Arbizu (tronpeta), Carlos Lazaro (saxo altua), Alvaro Jarauta (tronboia), Maialen Tellabide (pianoa), Iban Martin Urrutia (gitarra), Beñat Ziganda (baxua) eta Ander Marino Elorza (bateria) izango dira Niesseneko agertokian.

Hitzordua ekainaren 11n, izango da, 19:00etan, Niessen Kulturgunean. Kontzertura bertaratu ahal izateko gonbidapena beharrezkoa izango da. Bihartik aurrera eskuratu ahal izango da Lekuona Fabrikan.