Errenteriako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren 8. edizioa, CIMA SUB 2021, datorren astean izango da

  • Proiekzioak ekainaren 14, 15 eta 17an izango dira, doan

Errenteriako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren 8. edizioa, CIMASUB 2021 izenekoa, abian da. Ekitaldi hau planeta osoan zehar bidaia egiteko modu paregabea da, itsas hondo ikusgarrienak bisitatuz eta itsas kutsaduraren zein gehiegizko arrantzaren eta klima-aldaketaren arazoen globaltasuna erakutsiz.

Itsaspeko Nazioarteko Zine Zikloak 1975etik dihardu itsas hondoa ezagutzera ematen, planetaren bazter guztietatik horren edertasuna zabaltzen. Jakina da, zoritxarrez, itsas hondoarekiko egungo interesa ez dela bere baitan ezkutuan dituen altxorren eragina; gizakiak bertan eragin duen hondamendiarena baizik.

Edizioek aurrera egin ahal, itsas kutsadurak protagonismoa hartu du urpeko irudiaren sektoreko profesionalek eta zaleek Zikloan aurkeztu dituzten lanetan. Hainbesteraino, non lan gehienek zati bat bideratu baitute itsasoko zaborraz hitz egitera edo, zuzenean, gai nagusitzat hartu dute. Salaketa ekologikoa egiten duten lan onenak saritzen dira. Izan ere, ur azpian denbora gehien pasatzen dutenek zeresan handia dute eta mezu horrek pertsona guztiengana heldu behar du kontzientziazioa benetakoa, serioa eta behin betikoa izatea lortu nahi bada.

Emanaldiak:

Nazioarteko itsaspeko zinemaren inguruko lan onenetariko eta sarituenetariko 27 film labur eta 2 dokumental proiektatuko dira Niessen Kulturgunean, ekainaren 14, 15 eta 17an, 19:00 – 20:30 bitartean. Gainera, eskolei zuzenduriko Txikizikloa ekainaren 11 eta 15ean izango da.
Urpeko irudi-lehiaketa honetara aurkeztutako lanen kalitatea handituz joan da urtetik urtera, bisualki nahiz narratiboki. Horren guztiaren ondorioz, jendeari mezua hobeki helaraztea eta ikusle gehiago erakartzea lortzen da.

Programaturiko ekitaldi eta emanaldietan, ohikoa den bezala, sarrera doakoa izango da aforoa osatu arte.

Urpeko Zinema Zikloa erreferente bat da nazioartean. Horrela, besteak beste hurrengo herrialdeetako lanak iritsi dira: Argentina, Kanada, Espainia, Mexiko, Belgika, Frantzia, Bulgaria, Txekiar Errepublika, Italia, Alemania, Ukraina, Serbia, etabar.