Udalak hainbat neurri hartuko du Arramendiko baratze-parkean izandako kalteen aurrean

Arramendi udal baratze-parkeko esleipendun diren pertsonen elkarteak salatu du azkenaldian kalteak eragiten ari direla, askotan alkoholaren kontsumoari lotuta eta, nagusiki, asteburuetan.

Horri dagokionez, Udalak gogorarazten du parke hau herritar guztiona den esparru publikoa dela eta ondare komuna errespetatu eta babestu egin behar dela.

Horregatik, Udalak aurreikusten du hainbat neurri hartzea baratze, altzari eta bideetan kalterik gerta ez dadin.

Hartara, Udaltzaingoaren patruilak areagotuko dira, Ertzaintzarekin harremanetan jarri dira eta bideen garbiketa areagotuko da asteburuan.
Udalak dei egiten du Arramendiko erabiltzaileak arduraz jardun daitezen, eta azpimarratzen du ondare eta ondasun publiko nahiz pribatuak errespetatu behar direla.