Barandiaran parkea nolakoa izango den zehazteko proiektua jarri du abian Udalak

Hiri antolamendua | Pontika | Udal komunikabidea 2021-06-10 | 0

Udalak laguntza teknikoa kontratatu du erabilera desberdinak zehazteko eta Barandiarango parkean banatzeko.

Indarrean dagoen aurreproiektuak ezarritako ildo orokorrak erreferentziatzat hartuta, laguntza tekniko honen helburua izango da 10.000 m2-tik gorako hiri-parke horrek hartuko dituen diseinu integrala eta paisaia-diseinua, erabilerak eta jarduerak zehaztea.

Paisaiaren diseinua Pekin errekako uraren bidea berreskuratzean oinarrituko da (gaur egun lurpean dago), baita ingurumena berreskuratzean ere. Era berean, kontuan hartuko ditu aurreproiektuan identifikatutako oinezkoentzako ibilbide nagusiak.

Ingurune eta espazio desberdinak zehaztuko dira, baita forma emango dioten materialak, espezieak eta elementuak ere.

Hiri-parke horren diseinuak hainbat gai garrantzitsu hartuko ditu kontuan, hala nola genero-ikuspegia, irisgarritasun unibertsala, baliabideen erabilera eraginkorra eta biodibertsitatea sustatzea.

No comments yet.

Utzi erantzuna