‘Ombruaren itzala’ bertso festa eskainiko dute Niessenen ekainaren 23an

Ekainaren 23an ‘Ombuaren itzala’ izenarekin bertso festa egingo da Niessen Kulturgunean.

‘Ombuaren itzala’ izenarekin Pedro Mari Otaño bertsolariari buruzko filme bat egin nahi da. Eta proiektu hau aurrera eramateko zenbait jarduera burutzen ari dira, horien artean kokatzen da bertso saio hau. Sarrera doan da, baina, mugatua denez, online erreserbatu behar da hemen: https://bibe.me/ekitaldiak-ombuaren-itzala