Emakumeen Etxeak Errenteriako memoria feministari buruzko mural bat diseinatzeko tailerra antolatu du

Emakumeen Etxeak Errenteriako memoria feminista atera nahi du espazio publikora, azken hamarkadotan herriko mugimendu feministak egin duen lana aitortu eta ikusgarri egiteko helburuz.

Horretarako, hormairudi bat emakumeen artean modu kolaboratiboan diseinatzeko tailerra antolatu du.

Lehenengo saioa ekainaren 22an izango da, edukiari buruzko ideiak proposatzeko; bigarrena ekainaren 29an, muralaren zirriborroa adosteko.

Biak 18,00etatik 20,00tara burutuko dira, Emakumeen Etxean bertan.

Prozesuaren bidelaguntzan GEROARTE Kolektiboa arituko da: Claudia Pennese arkitekturan doktorea eta Iñigo Hernandez arkitekto eta margolari/muralista.

Uztailean zehar, Zapirain anaien kaleko bi hormetan egingo da Errenteriako memoria feministaren murala.

Tailerrean izena emateko 943-44-96-30 zenbakira deitu edo hurrengo helbide elektronikora idatz daiteke: emakumeenetxea@errenteria.eus

Gogorarazten dizuegu Emakumeen Etxeak ateak irekita dituela, astelehen eta ostiraletan, 9:00etatik 13:00etara, eta asteartetik ostegunera, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara, Txirrita Parkean, zk./g.