‘Errenteria 1845-1903. Manchester txikia’ liburua eskuragai egongo da berriro astelehenetik aurrera

  • Argitalpenak harrera ona izan duela-eta, Udalak komenigarritzat jo du berriro argitaratzea

Martxoaren 29an Errenteria 1845-1903. Manchester txikia monografikoa aurkeztu zen, Errenteriako Udalak argitaratua eta Oarso aldizkariaren erredakzio batzordeak sustatua.

Argitalpen hau Koldo Ordozgoitik koordinatutako Oarsoko erredakzio batzordearen bi urteko lanaren emaitza da. Egindako lanaren helburua da memoria berreskuratzea eta egungo Errenteria, iaz 700. urteurrena bete zuena, hobeto ulertzea.

Argitalpenak harrera ona izan duela-eta, Udalak komenigarritzat jo du berriro argitaratzea.

Ekainaren 21etik aurrera, interesa duen eta lehenengo argitalpena eskuratu ezin izan zuen pertsona orok Lekuona Fabrikan jaso ahal izango du, 09:00etatik 20:00etara, eta Udaletxean, 08:00etatik 13:30era, astelehenetik ostiralera, bigarren argitaraldi honetako 400 aleak agortu arte.