Euskal Herria Digitala plataforma aurkeztu dute

IPES, OLATUKOOP, TEKS, IPAR-HEGOA, MANU ROBLES ARANGIZ eta IRATZAR Fundazioek Euskal Herria Digitala plataforma eta haien manifestua aurkeztu dute gaur.

Plataforma honen sorrera teknologia bizitzetan hartzen ari den kezkatik dator, batez ere lau esparrutan: demokrazia digitala, lana eta robotizazioaren gaineko hausnarketa, hezkuntzaren digitalizazioa eta humanitate digitalak.

Hori horrela, gai horien inguruko hausnarketa sustatu eta debatea ireki nahi dute.

Gainera, urriaren 15ean gai horiek guztiak jorratzeko jardunaldia egingo dute Lekuonan Fabrikan.

Irakurri manifestua hemen.