Udan udal kirol instalazioak irekitzea: erabilera eta sarbide araudia

Datorren astelehenean, ekainaren 21ean, hasiko da udako denboraldia Fanderiako eta Beraungo udal-igerilekuetan, eta bi kasuetan irailaren 12ra arte iraungo du.

Errenteriako udal kirol instalazioetan abonaturik dauden bazkideek bi instalazio horietarako sarrera ordaindurik dute. Era berean, instalazioetara sartu ahal izango da eguneko sarrerekin, 5 sarrerako bonuekin, eta udako denboraldian bi instalazioetara sartzeko aukera ematen duten bonu bereziekin.

Beraungo igerilekuaren ordutegia hau da: 10:30-21:00.

Udan Fanderiako igerilekuak ere aldatu egiten du irekita egoteko ordutegia, eta aste osoan, igande eta jai egunetan barne, 9:00etatik 22:00etara izatera pasako da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Fanderiako instalazioetako (943 344 423) eta Beraungo Igerilekuetako (943 449 648) harreretan eska daiteke.
Berrirekitze hori Eusko Jaurlaritzak ezarritako edukiera-mugekin eta -murrizketekin egiten da. Beraz, Udalak erabiltzaile guztiei eskatzen die arau hauek betetzea:

Araudi orokorra

• COVID-19rekin bateragarriak diren sintomak, sukarra, eztula edo arnas sintomak badituzu, ez joan kirol-instalazioetara. Galdetu zure osasun-zentroan.

• Sartu instalaziora maskara batekin eta erabili instalazioaren barruko eremu komun guztietan. Igerilekuetan, bainua hartzen ari garen bitartean eta eremu zehatz batean bagaude, ez da beharrezkoa izango maskara erabiltzea, betiere erabiltzaileen arteko segurtasun-tartea errespetatu badaiteke. Joan-etorriak egiteko eta paseatzeko, maskara erabili beharko da.

• Etxetik kirol-arroparekin sartzea gomendatzen da, dutxak eta aldagelak mugatuta.

• Garbitu eskuak sarreran egongo den banagailuan aurkituko duzun gel hidroalkoholikoarekin, eta desinfektatu oinetakoak horretarako jarritako alfonbretan.

• Instalazioan zirkulatzeko, egin ezazu beti eskuineko aldetik eta ez gelditu korridoreetan.

• Mantendu gainerako erabiltzaileekiko 1,5 metroko gutxieneko segurtasun-tartea.

• Adingaberen batekin joanez gero, zaindu eta eskatu prebentzio-neurriak bete ditzatela.

• Bete instalazioak erabiltzeko arauak eta gomendioak, eta errespetatu langileen jarraibideak.

Aurretiko hitzordua

• Galtzarabordako eta Fanderiako fitness aretoak eta Galtzarabordako igerilekuak erabiltzeko, aldez aurretik hitzordua beharko da.

• Fanderiako eta Beraungo Kanpoko Igerilekuetara joateko ez da aldez aurreko hitzordurik beharko.

• Hitzorduak “on line” kudeatuko dira Trainingym sistemaren bidez edo harreretan bertan. “On line” aukeran, erreserba gehienez 48 ordu lehenago egin ahal izango da. Aurrez aurre, sartzeko unean bertan eta espazioen erabilgarritasunaren arabera.

• Erabiltzaile bakoitzak gehienez hitzordu bat erreserbatu ahal izango du egunean.

• Erabili behar ez diren erreserbak ezeztatu behar dira. Bestela, dagokion zehapena aplikatuko da.

Aldagelak erabiltzea

• Armairuak, aldagelak eta dutxak erabil daitezke, baina betiere beste erabiltzaileekiko 1,5 metroko segurtasun-tartea mantenduz.

• Errespetatu aldagelen gehieneko edukiera (%35), sarrerako ate bakoitzean seinaleztatuta baitago.

• Aldagelen barruan, erabili eremuetako bat (sektorizatuta eta zenbakituta egongo dira) aldatzeko.

• Dutxak erabiltzea baimenduta dago, baina erabiltzeko seinaleztatutakoak baino ezin dira erabili.

Galtzaraborda eta Fanderiako fitness aretoak

• Galtzarborda eta Fanderiako fitness aretora joateko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, Trainingym sistemaren bidez.

• Entrenamendu-erreserbak 75 minutuko iraupena izango du. Denbora horretan aldagelak erabiltzeko denbora sartzen da, beharrezkoa izanez gero.

• Fitness gelan entrenatu ahal izateko, erabiltzaileak bi eskuoihal erabili behar ditu. Eskuoihal handi bat, erabiltzen duen ekipamendua estaltzeko, eta beste bat txikiagoa, jarduera fisikoak sortutako izerdia lehortzeko.

• Ekipamendua erabili aurretik, erabiltzaileak fitness gelako banagailuetan aurkituko duen gelarekin desinfektatu beharko ditu eskuak.

• Edozein ekipamendu erabili ondoren, erabiltzaileak aretoko garbiketa-guneetan aurkituko duen material desinfektatzailearekin desinfektatu beharko du.

• Instalazioa uzteko gehieneko denbora erreserba amaitzen den ordua izango da.

Galtzarabordako igerilekuak

• Galtzarabordako igerilekuak erabiltzeko, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik, Trainingym sistemaren bidez.

• Igerilekua erabiltzeko erreserbak 60 minutuko iraupena izango du. Denbora horretan aldagelak erabiltzen diren denbora sartzen da.

• Igerilekuak erabiltzen dituzten pertsona guztiek dutxatu beharko dute igerilekura sartu aurretik, igerilekuko hondartzako dutxak erabiliz.

• Igerilariek beren kalearen eskuinaldetik egin beharko dute beti igeri.

• Instalazioak ez die erabiltzaileei inolako materialik emango (txanoak, eskuoihalak…).

Fanderia eta Beraungo kanpoko igerilekuak

• Instalazio horiek erabiltzeko, ez da beharrezkoa izango aldez aurretik hitzordua hartzea.

• Erabiltzaileei sartzeko aukera emango zaie, instalazioaren egungo gehieneko edukiera eta igerileku bakoitza errespetatuz (Hau da, ohiko edukieraren % 50).

• Gomendatzen da erabiltzaileek instalazio horien edukieraren egoera kontsultatzea denbora errealean (udalaren webgunean) instalazio horietara joan aurretik.

 https://errenteria.eus/kirolak

• Beharrezkoa izanez gero, bainatzeko denbora arautuko da.

• Berdegune solariumetan, nahitaezkoa da gainerako erabiltzaileekiko eta haien ondasunekiko 1,5 metroko gutxieneko segurtasun-tartea mantentzea.

• Igerilekuaren barruan, erabiltzaileek gutxienez 1,5 metroko segurtasun-tartea izan beharko dute gainerako bainulariekiko.

• Igerilekuak erabiltzen dituzten pertsona guztiek dutxatu beharko dute igerilekura sartu aurretik, igerilekuko hondartzako dutxak erabiliz.

• Instalazioak ere ez du materialik emango (txanoak, eskuoihalak…).