Errenteriako Udalak larrialdi dirulaguntza bi eman ditu Covid-19a dela-eta, bata, ACNUR-i eta, bestea, Mikelazulo elkarteari

Errenteriako Udalak larrialdi humanitarioetarako edota krisietarako bideratua duen aurrekontutik 3.000€ eman dizkio elkarte bakoitzari: batetik, Ekuadorreko Fundación educacional Juan Rafael Arrobo Cevallos elkarteari herriko Mikelazulo elkartearen bidez, eta, bestetik, ACNUR-en bidez, mundu mailan pandemia egoera larriena bizi duten herrialdeetara bideratuta; denera 6.000€.

Ekuadorrera bideratuko den laguntza Covid-19aren pandemiak eragindako krisi ekonomikora bideratuko da. Izan ere, langabezia, soldaten murrizketa, negozioen porrota ekarri du gaitzak. Hori dela-eta, laguntza honek hezkuntzan eragingo du irakasle, administrari eta laguntzaileen lanpostuak nahiz haien osasuna babestuz.

Aldiz, ACNUR erakundearen bidez bideraturiko laguntza poltsa partekatu batean banatuko da ondorengo herrialdeak laguntzeko: Burkina Faso, Kamerun, Kongoko Errepublika, Sudan, Etiopia, El Salvador, Ekuador, Venezuela, Brasil, Pakistan, Afganistan, Bangladesh, Egipto, Algeria, Libano, Siria, Jordania eta Grezia. Hain zuzen ere, Udalaren ekarpenarekin, txertoen horniketa unibertsalik ez dagoen edo tratamendu eraginkor oso eskuragarririk ez dagoen inguruetan osatuko du horniketa.