Txirrita Parkea eta ingurunea hobetzeko jarduketek aurrera darraite

  • Txirrita Parkean eta ingurunean burutu diren jarduketei amaiera emango zaie Miguel Alduntzin kalea zolatuta eta 12 etxebizitza eraikita

Udalak tramitatu du baimena 12 etxebizitza eraikitzeko 2019an onartutako Xehetasun Azterketatik sortutako titulartasun pribatuko partzelan.

Azterlan honek berrantolatzen zuen espazioa bi partzelatan: bata, pribatua, aipatutako eraikin hau hartuko duena eta, bestea, Udalarena, mantenduko duena egungo espazio berdea, Udalak auzokideekin hartutako konpromisoaren ildoan, beraz, lurzati horretan ez da eraikiko etxebizitza soziala har dezakeen eraikina.

Aldi berean, hobetuko da Miguel Alduntzin kalearen zoladura. Asfaltatua bi fasetan berrituko da, galtzada-harri inprimatuzko konponbidea emango zaio bideari eta seinale horizontalak margotuko dira, oinezkoek protagonismo eta segurtasun handiagoa izan dezaten kale honetan.

Parkea eta ingurunea berreskuratu dira pertsonentzat

Esku-hartze hauekin ixten da parkea eta ingurunea biziberritzeko jarduketa-sorta, espazio hori erreferentziako bihurtu delarik herriko ehunka pertsonentzat.

Eremuko hobekuntzak

Parkearen eremuan burututako jarduketa azpimarragarrien artean dago 2019an eraikitako Emakumeen Etxea. Etxe hau mugimendu feministaren eskaeren emaitza da, eta berdintasunaren eta emakumeen ahalduntzearen inguruko ekimenen erdigune bihurtu da. Egun, hainbat ikastaro, prestakuntza eta emakumeentzako aholkularitza juridikoa eta babes psikologikoko zerbitzuak eskaintzen ditu.

Bestalde, 2000 haur baino gehiagorekin parte-hartze prozesu bat burutu zen, ikastetxe guztien parte-hartzearekin. Prozesu horretatik eta herria haurren begiradatik proiektatzeko beharretik abiatuta, eraiki zen joko-eremu desberdinetako parke bat, apustu eginda, batetik, esperimentazioaren alde, eta, bestetik, parkeko elementuen eta haurren arteko elkarrekintzaren alde.

Orain lantzen ari den Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak (HAPO) proposatuko du espazio berde hori mantentzea eta aisiarako erreferentziako espazio izatea pertsonentzat.