Larunbat honetan Oarsopedia herritar lantaldea eratuko da

  • Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Errenteriako herritarrak, edo orokorrean Oarsoaldearekin interesa duen herritar eta wikilari oro gonbidatu dute lantaldean parte hartzera

Datorren larunbatean ekainak 26, Oarsopedia herritar lantaldea eratzen hasiko dira Lekuona Fabrikan. Proiektu honen helburua da euskarazko Wikipedia Oarsoaldeko eduki bereziekin hornitu eta Wikipediako tokiko editoreen komunitatea sortu eta trinkotzea.

Ekainaren 26ko lehen saio honetan Oarsopediaren aurkezpena egingo dute, Lekuona Fabrika proiektua eta eraikina ezagutu, eta maila ezberdinentzat egokitutako Wikipedia edizio tailerra egingo dute.

Ekitaldiaren xehetasunak:

• Ekainak 26, larunbata 10:00-13:00 Lekuona Fabrikan

• Lehenengo gaia: Lekuona Fabrika

• Izena emateko: https://labur.eus/Oarsopedia-Lekuona

• Oharrak: Jarduera euskaraz izango da, eta norberak ordenagailua ekar dezake.

Lekuona Fabrikari eskainiko dioten lehen saio honek jarraipena izango du uztailaren 10ean “Madalenak” eta irailak 11an “Manchester txikia” gaiekin egingo dituzten tailerrekin. Udalak, Torrekuako TEKS Elkarteak, eta Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak udararako antolatutako ziklo honekin herritar lan-talde egonkor bat osatzeko asmoa dute.

Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Errenteriako herritarrak, edo orokorrean Oarsoaldearekin interesa duen herritar eta wikilari oro gonbidatu dute lan-taldean parte hartzera.