Errenteriako Udalak herritar guztiei zabaldu die foro tematikoetan parte-hartzeko aukera

Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren –HAPO– berritze prozesuan Aurrerakin dokumentua mugarri garrantzitsua da. Udalak dagoeneko aurkeztu du dokumentua eta orain herritarrekin partekatu eta beraien ekarpenak jaso nahi ditu.

Izan ere, Aurrerakin honen helburua debatea irekitzea baita. Esan bezala, herritarrek eta bestelako interesdunek hiru hilabeteko epea izango dute, hemendik aurrera, dokumentuari ekarpenak egin eta aurkezteko ohiko moduen bidez.

Hala ere, ekarpenak egiteko modu parte-hartzaileagoa ere abian jarri dute datorren astean dokumentu horren edukia eta gaiak jorratzeko Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan egingo diren Foro Tematikoetan. Foro hauetan parte hartzeko aukera herritar guztiei zabaltzea erabaki du Errenteriako Udalak, horretarako izen-emate epea zabaldu du eta asteburuan ere izena eman ahal izango du herritar orok.

Foroak ekainaren 28, 29 eta 30ean bost gauzatuko dira, modu presentzialean:

• Kultura, euskara, kirola eta osasuna (ekainak 28, 16:30)

• Mugikortasuna eta irisgarritasuna (ekainak 28, 18:30)

• Garapen ekonomikoa (ekainak 29, 16:30)

• Gizarte kohesioa, zaintza eta etxebizitza (ekainak 29, 18:30)

•Klima aldaketa eta ingurumen arriskuak (ekainak 30, 18:30)

Errenteriako Udalak herritarrak animatu nahi ditu izena ematera esteha honen bidez: https://errenteria.eus/hapo-parte-hartzea/foro-tematikoak/. Parte hartze hori errazteko, beharrezko balitz, zaintza zerbitzua abiaraziko dela.

Era berean, Covid-19arekin lotutako osasun arrazoiak direla-eta, taldeak 25 pertsonetara mugatuta egongo dira. Beraz, izena ematen duten lehen 25 pertsonek parte hartu ahal izango dute. Astelehen goizean egingo dira konfirmazioak.