Errenteriako Udalak terrazak jartzeko ordutegia malgutu du

Egungo osasun-egoerak eta ostalaritza-sektorean eragiten duten edukiera-murrizketek eragin dute terrazak jarduera modu seguruan garatzeko gune izatea erabiltzaileentzat.

Hori dela eta, Udalak 7:30etik 1:30era terrazak jartzeko baimena emango die horretarako baimena duten establezimenduei.

Ordutegi berri hori asteko egun guztietan aplikatuko da, jaiegunak barne.