Ainhoa Lopez de Munain sopranoak kontzertua eskainiko du larunbatean, Itziar Beitia piano-jotzaileak lagunduta

Andra Mari Abesbatzak antolatutako “Harmonia ederrean” zikloaren baitan, datorren larunbatean, uztailaren 3an, 20:00etan. Magdalenaren ermitan, Ainhoa Lopez de Munain soprano gasteiztarrak, Itziar Beitia piano-jotzaileak lagunduta, bere gradu profesional amaierako kontzertua eskainiko du, “ARS CANDENDI” izenekoa.

Saioan konpositore klasikoen lanak izango dira entzungai, opera ariak (Bellini, Donizetti), zarzuela eta euskal konpositoreak (Sorozabal) ere tartean direla.
Kontzertu hau joan den abendurako programatuta zegoen eta bertan behera utzi behar izan zen osasun egoeragatik.

Gonbidapenak hiru bidetatik eska daitezke: andramari@andramariabesbatza.eus helbidera idatziz, Whatsapp bat bidaliz edo 688 729 916 telefonora deituz (17:30-19:30).