Datorren astetik aurrera beharrezkoa izango da erreserba egitea San Marko Gotorlekura Tren Berdean joateko

Errenteria eta San Marko Gotorlekua lotzen dituen Tren Berdearen lehenengo jardunaldiak izandako arrakasta ikusita, zerbitzua erabiltzeko erreserba-sistema bat ezartzea komeni dela ikusi da.

Hori horrela, hemendik aurrera beharrezkoa izango da beranduenez bezperan erreserba egitea.

Erreserbak aurrez aurre egin daitezke Errenteriako turismo bulegoan, telefonoz 943 494 521 zenbakian, edo turismoa@oarsoaldea.eus helbidera idatziz.

Pertsona bakoitzak gehienez 6 toki erreserbatu ditzake. Egunean joan-etorri bakarra egin daiteke eta beharrezkoa izango da San Markon geldialdia egitea. Adin txikikoek arduradun batekin joan beharko dute (adineko pertsona batekin 6 adin txikiko gehienez).

Zerbitzua uztaileko eta abuztuko ostegunetan eskainiko da, doan, eta lau irteera-txanda egingo ditu trenak joan-etorria egiteko; 10:00etan, 11:00etan, 12:00tan eta 13:00etan aterako da Tulle kaleko autobus geltokitik eta, Beraun kaleko 15. zenbaki parean beste geldialdi bat egin ostean, herriko kale eta eraikinak atzean utzi eta Errenteriako landa eta natura eremuan murgilduko da trena. Ordu erdiko bidaia egin ondoren, itzulera 10:30ean, 11:30ean, 12:30ean eta 13:30ean izango da San Markon.