Udala Pontikan aparkaleku-eraikin berria egiteko proiektua idazten hasi da

VAUMM arkitektura-enpresa kontratatu du Udalak Pontikako aparkaleku-eraikinaren exekuzio proiektua idazteko eta obra zuzendaritza kudeatzeko.

Aparkalekua proiektatuko den lekua Beraun kalearen behealdean dago, GI-20 autobidearen ondoan eta Arditurri kaleko garajeen aurrean.

Aparkalekuak egiteko bikoitza izango du; batetik, disuasio-aparkalekua izatea kanpotik datozenentzat, eta, bestetik, bertakoen aparkaleku-eskaerei erantzutea.

Hiru solairuko eraikin bat eraikitzea aurreikusten da, zati bat sestra gainean, gutxi gorabehera 180 aparkaleku berri egiteko.