‘Busti Zaitez – Mójate por la Esclerosis Múltiple’ ekimena gauzatuko dute igandean

Datorren igandean, uztailak 11, Euskadiko 80 igerileku eta hondartzatan ‘Busti Zaitez- Mójate por la Esclerosis Múltiple’ ekimenaren 24. edizioa egingo da, Eugenia Epalza Fundazioa-Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioak antolatuta.

Errenteriako Udala jarduera honetan berriro ere lankidetzan arituko da, beste urte batez, Fanderiako Udal Igerilekua solidaritate egun horretan parte hartzeko gaituko den instalazioetako bat izango baita.

‘Mójate – Busti Zaitez’ ekintza solidarioa da. Bertan milaka lagunek parte hartzen dute eta programarekin bat egindako igerilekuetara edo hondartzetara joaten dira. Horrela, gaixotasun hau sufritzen duten pertsonak laguntzeko igeri egiten dute ekintza sinboliko batean. “Bustitzen” diren guztiek egiaztagiria jasotzen dute, eta, eguna bukatzean herri guztietako igeri egindako metro guztiak batzen dira. Antolakuntzak stand bat muntatuko du Fanderiako instalazioetan gaixotasunari buruz informazioa banatzeko eta Kukuxumusuk kanpainako produktuak kanpainarako sortutakoak saltzeko (kamisetak, txanoak, motxilak, zapiak,…).

Egun horren helburu nagusia da gizartea sentsibilizatzea eta informatzea, batez ere 18 eta 35 urte bitarteko gazteei eragiten dien gaixotasun neurologiko kroniko eta ezgaitzaile honek ematen dituen arazoei buruz.

Eugenia Epalza Fundazioa

“Eugenia Epalza Fundazioa” Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioa dirua irabaztea xede ez duen entitatea da eta Onura Publikorako izendatua dago. Esklerosi anizkuna duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko lanean dihardu.

Helburu horrekin, errehabilitazio integralerako eta bestelako gaixotasun neurologikoetarako zerbitzuak eskaintzen ditu. Kanpaina ugari antolatzen ditu gizartea sentsibilizatu eta dirua lortzeko, horiek beharrezkoak baitira eskaintzen diren errehabilitazio zerbitzuak finantzatzeko.