Bi pertsona ospitaleratu dituzte erredura arinekin atzoko sutearen ondorioz

Atzo arratsaldean sute bat piztu zen Biteri kaleko etxebizitza batean eta bi pertsona ospitalera eraman behar izan zituzten erredura arinekin. Era berean, hainbat bizilagun etxetik atera behar izan zituzten eta gaua hoteletan pasatzeko aukera eskaini zieten. Horietako batzuek Versalles hotelean eta B & B hotelean igaro dute gaua, bertara taxietan eraman zituztelarik.

Egitura zaharra eta egurrezkoa duen eraikina da. Suhiltzaileek sua galdara baten inguruan piztu zela egiaztatu zuten, eta ikerketek aurrera jarraitzen dute.

Finken administrazioa enpresa kontratista batekin batera lanean ari da eraikina egokitzen, eta aurreikusten da, hiru etxebizitzatan izan ezik, gainerako bizilagunak laster itzuliko direla beren etxeetara.

Era berean, Udala pertsona horiek zein egoeratan dauden baloratzen ari da, eta ahal duen guztian laguntzeko prest dago.