Imanol Miner errenteriarra, ‘Errenta aitorpena euskaraz’ zozketaren irabazle

2020. urteari zegokion errenta aitorpena euskaraz egin eta eskualdeko udalek antolaturiko ‘Errenta aitorpena euskaraz’ ekimenean parte hartu duten zergadunen artean zozketa egin da dagoeneko.

Herri bakoitzeko zergadun bat gertatu da irabazle. Saria bi lagunentzako otordu goxo bat izango da.

Errenterian, Imanol Miner Aristizabalek irabazi du saria. Argazkian Udal Hizkuntza Politikako zinegotzi Itziar Ostolazaren eskutik saria hartzen ikus daiteke, Gazteluko Aritz Ertzibengoarekin batera. Saria Errenteriako Gaztelu jatetxean otordua da.

Errenta aitorpena euskaraz egiten jarraitzeko edo egiten hasteko deia egin dute eskualdeko udaletako ordezkariek.