Ofizial Errementariaren lanpostu bat aldi baterako betetzeko deialdian eskaerak aurkezteko epea zabalik dago

Errenteriako Udalak ofizial errementari lanpostu bat aldi baterako betetzeko hautaketa-prozesuaren deialdia eta oinarriak argitaratu ditu, harik eta legez aurreikusitako prozeduraren bidez lanpostu hori behin betiko betetzen den arte.
Deialdian parte hartzeko bete beharreko baldintzen artean daude Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu-titulua (edo eskola-graduatu-titulua) eta B motako gidabaimena izatea.

Eskaerak aurkezteko epea 2021/07/29ra arte egongo da zabalik.

Prozesuan parte hartzeko eskabideak telematikoki aurkez daitezke Errenteriako Udaleko erregistroan, baita aurrez aurre ere “ZU! Zure Udala” Arreta Zerbitzuan.

Deialdiaren xehetasunak eta hautaketa-prozesuaren oinarriak udalaren webgunean kontsulta daitezke, Enplegu Publikoaren atalean.